XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9.2. ARIKETA: erantzun gutunari

Sindikatu bateko abokatua zara eta sindikatukide batek, Mertxe Osak, honako gutun hau bidali dizu:

Jaun/Andrea, Eskutitz honen bidez, gaur egun bizi dudan egoeraren berri eman nahi dizut, eta lan-baldintzak aldatzeko eskubiderik ote dudan galdetu.

Une honetan Plistiplasta kare-fabrikako biltegian lan egiten dut, eta sarritan zaku astunak jaso eta eraman behar izaten ditut; ez da, hain zuzen, edonork ikus dezakeenez, ni bezalako haurdun bati hobekien doakion lana.

Dena den eta hauxe da nire galdera jakin nahi nuke, ea legeak berak zer dioen honetaz, hau da, ea ba ote dudan lana aldatzeko eskubiderik, eta, hala balitz, zein baldintzatan aldatu ahal dudan gaur egun egiten ari naizen lana.

Zure erantzunaren zain, agurtzen zaitut.

Mertxe Osa Martinez.

Bilbo, 1993ko uztailak 2

Abokatua zarenez, legeak aztertu eta zera aurkitu duzu:

Haurdun dagoen emakume orok beste lanpostu erosoagoa izateko eskubidea du, bere aurreko maila profesionala gordez, segidako baldintza hauek egokitzen bazaizkio eta urrats hauek ematen baditu: egungo lanpostua haurdunaldirako neketsua eta arriskutsua izatea, batetik; eta lantokian lanpostu erosoagorik izatea bestetik.

Nolanahi den, emakume haurdunak edo enpresak lanpostu-aldaketa eskatu beharko du, eta osagileak edo, berau ez bada, espezialistak bere txostena egin beharko du, aldez aurretik, haurdunaren egungo lan-baldintzak erosoak ez direla frogatuz.

(DEKRETUA, 1993ko apirilaren 5ekoa, EAEko lehendakariarena, langileen lan-baldintzak arautzen dituena).

Gauzak honela, erantzun Mertxe Osaren gutunari.